viernes, 30 de diciembre de 2011

P4_Aurre ematea

Proiektu honek, hasieratik, maldaren aprobetzamendua izan du oinarrietako bat. Orube maldatsu batek sortzen dituen arazoei aurre egin eta baliabide bilakatzea zen helburu. Horretarako, behin programa finkatuta, bolumenak sortzeko ezinezkoa ikusi genuen plantan edo ebaketatan lan egitea, orubearen sekzio jarraiak behar genituelako. Horregatik jo genuen maketara, lan tresna bezala hauek erabili ditugu gehien bat, bertan dagoen malda aztertu eta saiakera ezberdinak egiteko.
     




Malda honi moldatuz, hiru kota bereiztea erabaki dugu. 











Beheko kota, oinarria, lehengaiak jaso eta eraldatzeaz arduratzen da. Gunerik funtzionalena eta moldagarriena izan behar da, espazio zabal eta jarraiekin. Tarteko kotan zerbitzuak kokatzen dira, bi koten arteko lotura sortuz. Gainera kanpoko bolumen independienteen arteko lotura funtzioa betetzen du, erabilera guztiak batuz. Galeria estalia da eta denaren lotura puntua denez, eguraldi txarra egiten badu goiko kotatik joan beharrean, bertatik joan daitezke erabiltzaileak. Azkenik, goiko kota, herriarekin harreman zuzenean dagoena da, eta beraz, honen jarraipen bezala azaltzen dena, bolumen txikiagoekin, inguruko eskala mantenduz. Espazio publikoaren jarraipen bezala ere ulertzen da. Funtzionalki, ikerkuntza kota bezala definitzen da, eta bertan kokatzen dira erabilera nagusiak. Herritik hurbilen herritarrentzat baliogarriak diren zerbitzuak kokatzen dira, taberna auditorioa eta informazio puntua besteak beste.

Aldi berean, orubeari kentzen zaion lur-azalera ahal den neurrian estalkian bueltatzen zaio, ikerkuntzarako gune bihurtuz, programaren parte izanik. Ondorioz, estalki berdea sortzen da, lurraren altzatze bezala ulertzen dena.









Hainbat saiakera egin ondoren, hurrengo ebaketa tipoa aukeratu genuen proiektua osatzeko abiapuntu bezala. Bertan, esan bezala, lehengaiak eta produktuak gordetzeko biltegia kokatzen da, fabrikarekin zuzenki lotua. Izan ere, bien arteko harremanak jarraia izan behar du. Fabrikak, bestalde, altuera gehiago hartzen du, erabilera aldetik beharrezkoa duelako, eta, era honetan, tarteko kotarekin lotzen da. Bertako galeriak, esan bezala, bolumenen arteko lotura estalia osatzen du, aldi berean, zerbitzuetarako sarrera emanez. Kota honetan kokatzen da, baita ere, langileentzako espazio publikoa edo barne plaza, galeriaren jarraipen bezala.
Erabilera nagusiek bi solairu dituzte, sarrera banarekin, beheko kotan, galeriak batzen dituen bitartean, goiko kotan bolumen independiente bezala agertzen dira. Inguruko eraikinekin erlazioa izango da hemen garrantzitsua, esan bezala. Herriarentzako zerbitzu bihurtzen diren taberna, auditorio eta suspertegiaren informazio zentrua ere bertan kokatzen dira, gure orubeari harrera eginez.
Kota guztiak lotuko dituen lotura bertikalen nukleo batek bolumen guztiak zeharkatzen ditu, zamak igotzeko nahiz igogailu funtzioa betez. Honekin batera eskailera osagarri bat kokatzen da.





















Malda lantzeaz gain, faktore ezberdinen arteko erlazioetan oinarritzen da proiektua. Hasieratik azaldu izan dira gure proiektua gauzatzen duten faktoreen –hegaztiak, lehengaiak, suspertegia, ikasleak, fabrika, ikerkuntza…- arteko erlazio ezberdinak, azkenean dena dagoelako lotua, osotasun baten parte dira, sare jarrai bat osatuz.
Erlazio hauek aztertuz, eskema teoriko bat osatu dugu, proiektuaren oinarri teoriko edo abstraktua osatzen duena. Sare hau, ondoren proiektua fisikoki gauzatzeko erabili da, eskema funtzional batean bilakatuz. Eskema hau da proiektu osoa egituratzen duena.


























Aurreko bi faktoreak –malda eta erlazioak- batuz, azal ezberdinetako emaitza honetara heldu gara, funtzio ezberdinen arteko loturak hurrengo mailetan sailkatuz.






                          


Beheko solairuko loturak galeria estaliaren bitartez egiten diren bezala, goiko bolumenak pabimentu batez lotzen dira, aldi berean lurraren partzelazio bat sortuz. Azkenean landalurretan gertatzen dena islatzen da hemen, partzelak herrien arteko loturek eta bideek sortzen dituzte. Partzela hauetan kokatzen dira gure esperimentazio-landaketak, hau da, ikerketa ezberdinek landutako produktu edo teknikak frogatzeko gunea.

Hauek dira, ondorioz, 3 solairuak:

0.solairua: biltegia eta fabrika hartzen dituen espazio jarraia, kamioientzako sarrera duena. Nukleo bertikalaz gain, fabrika eta honen administrazio bulegoa lotzeko eskailera bat kokatzen da.
1.solairua: bertara heltzen da sarrera nagusia, ardatza jarraituz, eskailera batzuen bitartez. Gainera kotxeen sarrera ere bertatik egiten da, parkinera. Erabilera nagusien behe solairuak eta bestelako zerbitzuak kokatzen dira solairu honetan. Fabrikarako sarrera bat ere kokatzen da pasilloan. Kaiolek 2 solairuko altuera izatean, galeriako argi-naturalaren sarrera nagusiak dira, eta hegaztien ikuspegia eskeintzen dute, beirate batez banatua, zaratak eta usainak ekidituz. 

2.solairua: herriaren kotan kokatzen dena, hainbatetan esan bezala, bolumen soltez osatzen da, haien arteko pabimentuek partzelazioa eragiten dutelarik. Kaiolak hemen irekiak daude. 

Herriaren ikuspegi bateratuan ikusten da proiektuaren eta herriaren arteko erlazioa. Esan behar da gaur egungo errepideren bat zabaldu beharko dela kamioien ibilera baimentzeko. 


Ebaketa hauetan ikus daiteke osotasunean funtzionamendua. Eskema orokorraren antza mantentzen du, beti ere aldaketa batzuk jasan dituelarik.









Kota aldaketak eta erabileren arteko ezberdintasuna kanpotik nabarmentzea nahi izan dugu. Horregatik beheko kotan kokatzen diren biltegi eta fabrikak bolumen bakarra osatzen dute kanpora ateraz. Hau da sistemaren oinarria, bertatik sartzen baitira lehengaiak eta hori markatzea helburuetako bat izan da. Goian, zerbitzuen eta ikerkuntzaren kotak atzera eramaten dira, eta haien artean ere bereizketa bat ematen da: zerbitzuen kota estalia egonik, fatxada jarrai bat osatzen duen bitartean, goiko bolumen solteak hurruntasun ezberdinak hartzen dituzte, eta ez dute fatxada bakarra osatuko. Lehen aipatutako herri itxura hori hartzen du.


KAIOLA

Suspertegiko zaintzapean egon behar duten animaliak eraikinen arteko kaiola batzuetan kokatu dira, era honetan inguruko jendearekin harremana sortzen da, helburuetako bat izan dena. Hegaztiek beharrezkoa dute zati estali txiki bat kaiolaren barruan, bertan janaria kokatzeko, esate baterako, baita animaliak bertan egon ahal izateko ere. Hau kontutan izanda kaiolaren alde estalia zerbitzuen solairuan kokatuko zen eta galeriaren altuera bera izango zuen. Itxitura era berean adreiluzkoa itabikez egingo zen zati honetan. 



Estali gabeko gunea kaiola bat da altuera bikoitza hartzen duena. Kaiola izateak galeriarako luzernario funtzioa egitea ahalbidetzen du. Kontutan izan behar da, hala ere, guztiz irekia balitz euria sartuko zela zerbitzuen solairura. Horregatik, kota honetan, beirazko tapa bat jartzen zaio kaiolari. Honekin, era berean, animaliek egindako zaratak eta hauen usainak gutxituko genituzke galerian, beti ere hauek ikustea ahalbidetuz erabiltzaileari.

Suspertegiko langile eta ikasleei sarrera ahalbidetu behar zaie kaioletara. Sarrera gune estalitik egingo da. Galeriatik lehenego sarrera dago, baina gero animaliek ihes ez egiteko bigarren sarrera bat kokatzen da, kaiolaren material berekoa. Horrela, langile zein ikasleak sartzean beste gelatxo txiki batera sartzen da eta hortik animaliengana doa, eta animaliren bat atetik kanpora irteten bada ez da galeriara pasatuko lehenengo sarrera itxia egongo delako dagoeneko.

Gune estalia eta estaligabea batzen diren aldean ezik, beste 3 aurpegietan kaiola beiraz estalia egongo da beheko solairuan, lehen azaldu bezala. Laugarren aurpegian ez da beiraterik behar kaiola izaten jarraitzen duelako. Beraz kaiola zuzenean forjatuari pegatua egongo zen, zati hori bertan eusten delarik.
LOTURA BERTIKALAK

Lotura bertikalaren barruak eskailera eta igogailu handi bat sartu ditugu, lehengaiak igo behar badira, baita jendearen batetik besterako mugimenduak ahalbidetzeko beste modu bat bezala ere.

Igogaialuaren kaxa hormigoizkoa izango da eta eskilara eusteko egitura lanak egingo ditu. Beraz hori guztiz itxia izango da. 3 sarrera izango ditu, bat kota bakoitzeko: biltegia, galeria eta esperimentazio gunea.
Eskailera, ordea, aireztatuta egongo da. Kaiolen material berdinarekin egingo da itxitura. Horrela, beste argi sarrera bat lortzeaz gain, jaisten zoazen bitartean inguruan ematen ari dena ikusi ahal da. Estalkia, bestea ez bezala, itxia izango da euria ez sartzeko.




OHARRA: duda batzuk izan ditugu. Ehu-ko korreora bialdu zaizkizu.








lunes, 7 de noviembre de 2011

PROGRAMAREN ZEHAZTASUNAK


PROGRAMA
Gure programa 3 puntu ezberdinetan oinarritzen da:
· Animalien suspertegi zentrua (gehien bat hegaztiak)
· Nekazaritza lehengaiaren dibertsifikazioa eta produkzioa
·  Ikasketa zentrua (FP)
Hiru hauen arteko hartu eman bat sortzen da, erlazio zuzen bat sortuz beraien artean. Ideia hauen arteko erlazioa hauen baitan dauden azpi-elementuak  lotuz lortzen da.

GUNEAK
Programa hau ingurura eramateko Martiodako zenbait gune bereiztu ditugu beraien ezaugarriak aztertuz, horrela lanerako bi gune hautatu ditugu.

ERAIKINA
Aurretik azaldutako funtzioek bolumen bat behar izango dute eta funtzioek duten erlazio hori bolumenen artean ere emango da.



viernes, 21 de octubre de 2011

MARTIODAREN ANALISIA ETA PROPOSAMENA

Foronda gunetik Martiodara gerturaketa eginik erabileren inguruko analisi sakonagoa gauzatu dugu; hori bai, foronda guneko eskala zabalagoa alde batera utzi gabe. Analisi honen bitartez gure programa lantzerako orduan tresnatzat izango dugun erabilera-planoa lortzea dugu helburu.














martes, 4 de octubre de 2011

ANALISIA ETA PROPOSAMENA (Foronda gunea)

Herrietako biztanleria hiru perfil ezberdinetan sailkatu eta hauen eguneroko ekintzak zein intentsitate eta non gauzatzen dituenaren arabera grafiko batzuk egin ditugu. Argi ikusten da bizi guztia edo gehiena Gasteizen egiten dutela. Herriak lo egiteko eta hobbietarako bakarrik erabiltzen dira, Gasteizenganako dependentzia handia dutelarik.




























Bizi fluxua intentsoagoa da Gasteizen herrietan baino tartean harresi itxura hartzen duen hutsune handi bat geratzen delarik. Bestalde, mungimendu guztiak herrietatik Gasteizera ematen dira eta ez alderantziz. Lortu nahi duguna mungimendu hau bi norantzetan burutzea da erdiko tarte horri bizia emanez sortu nahi ditugun interbentzio batzuen bidez. Honekin batera herri-herri komunikazioa indartu nahi da. Herri hauek ustartu nahi dira nortasun propioa izatera hel daitezen beti ere beraien arteko batasun batekin. Azkenean, Gasteizen pareko nukleo bat sortu nahi da batak bestea asetuko duena.




























Helburu hau lortzeko eta herri hauek erreaktibatzeko bi bide ikusten ditugu posible. Alde batetik gaur egungo produkzioaren dibertsifikazioa, aberltzaintza eta  nekazaritza produktu berrien bitarte eta beste aldetik gaur egun lantzen diren produktuei etekin gehiago ateratzea eta balio gehigarri bat ezartzea. Modu honetan lanpostu gehiago, hortaz ekonomia suspertu eta jendea herri txikietara mugituko zen eta biztanleria handituko zen.






Hasierako proposamena beraz honetan datza: alde batetik puntu finko bat herri bakoitzean bere izaera indartzeko eta bestetik eskualdea batuko duen behin-behineko erabilera anitzeko elementu aldakorra. Azken elementu honen iraupena inguru hontan landatutako uzten zikloaren araberakoa izango da.









martes, 13 de septiembre de 2011

ZERTAZ ELIKATZEN GARA?







Gaur egungo gizartea nolakoa garen benetan lotsagarria da, eta multzo honen barruan ni ere sartu behar naizela benetan beharrezko ikusten dut. Supermerkatura joan eta nahi dugun beste eta gehiago erosten dugu. kontsumismoa da gizartearen funtza, beti erosi, erosi, erosi, erosi... inoiz ohartu gabe horrek dakartzan kontzekuentziak. Testu hauek irakurtzean ohartu naiz zenbat kaltetzen dudan gure ingurua (eta ez bakarrik ingurugiroa) papaya bat jatera noanean.

Nire etxean oso gutxitan egon dira gauza arraroak jateko, baina innobazioak ez dira inoiz falta. Guk badaukagu soloa baserrian eta bertatik hartzen dugu gu hasetzeko besteko janaria. Baina lotsagarria da dendetan dauden produktuak bertan produzitu daitezkeenak izan arren mundu erdi zeharkatzen dutela gure beharrizanak asetzeko.

Amsterdamen burututakoa oso ideia ona da horrela dena kontrolatuago dagoelako hainbat gairi dagokionez: lana sortzen du, elikadura egokia, uztaren produkzio jakina, bertako ekonomiarako garapena...

Jentea hala ere gero eta kontsekuenteago da prozesu guzti hontako aspektu batzuekin, oraindik oso kontsumistak izaten jarraituko badugu ere.

PAISAIA vs. NATURA

Egia da gaur egun gehiengoak paisaia eta natura batera ulertzen dituela, bietako bat aipatzean bestea datorkio burura elkartasunean biziko bailiran. Guk joan den urtean izan genituen hainbat klase honi buruz eta baliteke horietatik abiatuz beste ikuspuntu bat dugula orain eta nik argiago ikusten dut.

Natura amalurra sortu zenetik behin eta berriz eraldatzen joan den gauza da. Animaliak, gizakiak, hondamendiak... denborak berak gauzak beste era batera izatea dakar. Segundu bakoitzean munduko zati bat bera ere ez da berdin egongo, gauza minuskuloena bada ere aldatu egingo da, adibidez polena batetik bestera bidaiatzen dabil gure lurrei bizitasun bat ematen.




Natura zer den aztertuz paisaia bertan kokatu behar gudula uste dut. Eraldaketa horiek sortzen dute paisaia. Nola sortu dira? Zergatik? Nok sortu ditu? Gauza guzti horiek galdetuarazten dizkigu paisai batek, gure barnean sentimentu bat sortuz. Nostalgia edo zoriona. Ederra edo zikina. Paisaia den guztiak sentsazio bat sortaraziko du gugan.





Bi argazki hauek sentimendu ezberdinak sorrarazten dizkit. Lehenengoak leku izugarria izan behar duela adierazten du, arratsalde batez konpainia onean bertan egoteko oso atzegina eta aproposa.

Bigarren argazkiak, ordea, herriko plazan agure zahar horiek egunero duten ohitura erakusten dit, plazako  eta herriko jakituria, gaurko egunerarte nola izan den eta nola egunen baten hori desagertzen joango den.


Biek sortarazten didate sentimendu bat, biak dira paisaia, betiere naturan kokatuak.



BACK TO SCHOOL




Kurtso berria hasteak beste esperientzi eta ekarpen berri batzuk barneratzea esan nahi du. Beraz, orainarte ikasitakoa hobetzea eta tresna berriak menperatzen ikastea da helburua.

Irakasle berriak, lan talde ezberdina, landu beharreko gaien aldaketa… guzti horretatik ekarpen onak lortzea eta gogotsu aritzea da nire helburua kurtso hontarako. Gainera, nigan gero eta konfiantza gehiago irabazi nuen joan den urtean nire proiektuetaz hitz egitean eta aurten beldur horiek oraindik gehiago kentzea espero dut.


Karreraren bukaera gero eta gertuago ageri da eta ahalik eta jakituria gehien eta proiektuak bere osotasunean ondo garatzeko erreztasuna dudala nabaritzen abiatu nahiko nuke mundu laboralera.