Egia da gaur egun gehiengoak paisaia eta natura batera ulertzen dituela, bietako bat aipatzean bestea datorkio burura elkartasunean biziko bailiran. Guk joan den urtean izan genituen hainbat klase honi buruz eta baliteke horietatik abiatuz beste ikuspuntu bat dugula orain eta nik argiago ikusten dut.
Natura amalurra sortu zenetik behin eta berriz eraldatzen joan den gauza da. Animaliak, gizakiak, hondamendiak... denborak berak gauzak beste era batera izatea dakar. Segundu bakoitzean munduko zati bat bera ere ez da berdin egongo, gauza minuskuloena bada ere aldatu egingo da, adibidez polena batetik bestera bidaiatzen dabil gure lurrei bizitasun bat ematen.
Natura zer den aztertuz paisaia bertan kokatu behar gudula uste dut. Eraldaketa horiek sortzen dute paisaia. Nola sortu dira? Zergatik? Nok sortu ditu? Gauza guzti horiek galdetuarazten dizkigu paisai batek, gure barnean sentimentu bat sortuz. Nostalgia edo zoriona. Ederra edo zikina. Paisaia den guztiak sentsazio bat sortaraziko du gugan.
Bi argazki hauek sentimendu ezberdinak sorrarazten dizkit. Lehenengoak leku izugarria izan behar duela adierazten du, arratsalde batez konpainia onean bertan egoteko oso atzegina eta aproposa.
Bigarren argazkiak, ordea, herriko plazan agure zahar horiek egunero duten ohitura erakusten dit, plazako eta herriko jakituria, gaurko egunerarte nola izan den eta nola egunen baten hori desagertzen joango den.
Biek sortarazten didate sentimendu bat, biak dira paisaia, betiere naturan kokatuak.