OIN OROKORRA
BIDETIK ALTZAERA
EBAKETA NAGUSIA
ZEHARKAKO EBAKETA
ERAIKUNTZA XEHETASUNAK
PROPOSATUTAKO IBILBIDEA (1)
LIBURUTEGIA
Jakintza eta kultura garatzeko elementua denez garrantzia eman nahi zaio. Bolumen itxi bakarra izango da eta artikulazio bezala egingo du lan, gainontzeko erabilerak honen inguruan kokatuz. Presentzia handia hartuko du proiektuan.
Proiektua kanpoandean altuera ezberdinekin eta grada bitartez garatzen da. Horregatik, liburutegiaren funtzionamendua ere horrela izatea proposatzen da. Mailaka antolatuko da erlazio bisuala landuz.
Hau horrela, zabalera eta izaera ezberdineko pasiloak sortuko dira. Apalak altuera ezberdinak hartuko dituzte erabilera ezberdina hartuz: liburuak gorde, eserleku edo mahaia.
IKASGELAK
Liburutegiak, bere barnean, ikasgela batzuk izango ditu. Hauek kale eta liburutegira egongo dira irekiak, bi hauen lotura eginez. Gainera, argi sarrera bezala funtzionatuko dute liburutegirako. Gela hauek kota ezberdinetan kokatuko dira eta tamaina ezberdinekin, aukera ezberdinak emanez.
DEPOSITUA
Gaur egun eraikinak duen erakusketa areto erabilera mantendu da, baina goiko interbentzioarekin bere sorreran izan zuen izaera berreskuratu nahi izan da, igerilekuaren parte diren ur putzuak jarriz. Igerileku txiki hauek, argi sarrera bezala funtzionatuko dute beheko erakusketarako, baita goiko espazioaren banatzaile bezala ere, espazio ezberdinak sortuz.
Goiko espazioen banaketa egiterako orduan ikuspuntu batzuk izan ditugu kontutan: batetik gure proiketuan barneratu ditugun kirol kantzetara eraikin honen sabaitik ditugun ikuspegiak; bestetik, alde zaharretik datorren bidearen ikuspegia, eta azkenik, gure proiektuaren eremu zabalari begitatzen dion ikuspuntua. Honen ondorioz, gradak kokatu dira, izaera ezberdinak agertuz: uretan esertzeko modukoak, uretan oinaz sartzeko modukoak, urarekin kontaktu gabe, saltatzeko guneak…
Uretako ibilbide jarrai bat proposatzen da eta honekin batera oinezkoena tartekatzen da, eta batetik bestera iristeko, momenturen batean, zubia bezalako elementuak tartekatu da.
MERKATUA
Gaur egun dendetan barruan ematen da saltzaile-erosle harremana, kaleari bizia kenduz.
Guk, ordea, espazio publikoa bizitu nahi dugunez, egun dendek duten eskemari buelta eman eta saltzaile-erosle harreman hori kalera atera nahi izan dugu.
Horregatik, mostradorea kanpora atera eta atzekaldean biltegi txiki bat jarri dira, erdian saltzailerarentzako espazioa utziz. Biltegiaren sabaia beirazkoa izango da, horrela argia dendatxo hauetara atzetik sartuko da kaleetan zehar berebiziko presentzia hartuz. Hauek denda funtzioa ez duten uneetan ere erabilgarri izan daitezke beste edozein aktibitaterako.
GOIKO EGITURA
Liburutegiaren sabai laua eta igerileku zati bat estaltzen duen gunean Vierendeel habe batzuk proposatu dira eta hauek bi funtzio nagusi izango dituzte. Alde batetik, liburutegiaren eta igerilekuaren estalki izango direnak eutsiko dituzte. Bestetik, espazio zabal hau nahi den erabilerara moldatzeko aukera ematen du, egitura honetatik hainbat elementu eskegitzeko aukera ematen izaera ezberdinak emanez. Hainbat erabilera eman daitezke: merkatu handia, jolaslekua xabuak edo aroan eskegiz… Bestelako erabilerarik ez dagoenean gunea zatika estaliko duten elementu batzuk eskegi daitezke itzal eta eguzki gune ezberdinak sortuz. Gainera altuera ezberdinetan kokatuz, gure proiektuaren inbertsio bat ematen da, laua den gune bakarrean estalki gora-beheratsua sortuz.
HARMAIA MOTAK
MAKETAKO ARGAZKIAK
ENTREGA FINALA