miércoles, 25 de enero de 2012

AZKEN EMATEA

Gure zonaldea, Foronda gunea, mendi eta hiriaren artean dagoen lautada bat da, nekazaritzari bideratua, herri guztiek sektore honekin erlazio zuzena dutelarik. 




Gasteiz inguruko herriek hiriburuarekiko etengabeko dependentzian bizi dira. Norabide bakarreko erlazio honi buelta ematea proposatzen da, hiriak eman ezin dituen zerbitzu edo jarduerak eskaintzeko. Honetarako, inguruko herriak batu beharki lirateke, lurralde mailan erreferentzia puntu bat sortuz. Jarduerak, hortaz, inguruarekin lotutako eskala handikoak dira, inguru zabal batean eragina izango dutenak.





Inguruko herrietako biztanleria aztertuz 3 perfil mota daudela ikusi da, denek Gasteizen menpe daudelarik. Hortaz, jende barria ekartzea da helburua, falta diren perfilak bertan txertatuz eta hainbat jarduera herrietara eramanez.



Nekazal gunea izanik eta Martioda herrian hegaztiak suspertu eta zaintzeko zentrua dagoela ikusirik, bi baliabide hauek izango dira abiapuntu programa berria osatzeko.

Programa, beraz, baliabide hauen hobekuntzan oinarritzen da, lehen aipatutako perfil berriak erakartzeko. Alde batetik, gaur egun nekazaritzan ematen den produkzioak oso etekin txikia ematen du. Bestalde, suspertegia Martiodako puntu garrantzitsu bat izanik, ez du inolako indar eta eraginik herrian bertan. Horregatik bi hauek indartu nahi dira, herriko bi baldintza hauek herrian bertan uztartzeko eta herritarrak dagoenaz ohartzeko.





Programa kokatzeko inguruko azterketa fisikoa egin dugu. Erabilera mailaren arabera sailkapen bat egin dugu, honen arabera gure aktuazioa bertan txertatzeko. Azken finean, herrian bertan hutsik dagoena berrerabiltzea nahi izan dugu.



Herriaren zonakatze bat egin da erabileren arabera. Bakoitzean erabilera bat proposatu da, gure aktuazioarekin herriak etorkizun baten izan ahal duen handipena kontutan hartuz.



Aukeratutako ingurua ongi ezagutzeko garrantzitsua izan da bertako orografia barneratzea, horretarako maketen bidez egin da lan batez ere.















Programa garatzeko gure helburuak beteko dituen oinarri teoriko bat ezarri da lehenik eta behin, elementu guztien arteko truke bat sortuz, denak batera funtziona dezan.




Eskema teoriko hori errealitatera eraman da, erabilera zehatzen arteko erlazioa aurkituz.


Azkenean, gure eraikinaren barne lau erabilera nagusi ematen dira: nekazal produkzioa, FP ikasketak (teoriko eta praktikoa), inbestigazioa eta animalien suspertegia. Produkzioak patata, garia eta erremolatxarekin zerikusia du, momentuan momentukoa landuz, produkzio ziklikoa. Horretarako, inguruko lurrak uztiatuko dira eta gure eraikineko biltegian gordeko dira. Ondoren fabrikak lehengai hauek landuko ditu etekin gehiago sortuz.

Inbestigazioaren barne hainbat aspektu jorratuko dira, garrantzitsuena hegaztien eta landa lurretan erabiltzen diren intsektiziden arteko erlazioa aztertzea izango da. Lortu nahi dena intsektizida naturalak sortzea eta txoriak ez kaltetzea izango da, eta aldi berean txorietaz baliatzea intsektizidaren erabilera gutxituz. Bestalde, fabrikan emango diren produktuen azterketak ere gauzatuko dira. Guzti honetarako, eraikinaren baitan esperimentazio gune kontrolagarri batzuk sartu nahi dira.

Ikasleak paper garrantzitsu bat izango dute ere. Azken finean, ikasketa teoriko eta praktikoak izango dira. Horretarako ikasgela batzuk izan behar dituzte. Praktikak inguruko landa lurretan, fabriketan, laborategian, esperimentazio guneetan... egingo dituzte.

Animaliak, esan bezala, nekazal jarduerekin erlazio zuzenago bat izatea bultzatuko da eta aldi berean inguruko hegaztiak sendatzeko zentru bat izaten jarraituko du. Lehen esan bezala, Suspertegia Martiodako puntu garrantzitsu bat izanik jendeari ireki nahi zaio animaliak bistan utziz.


Eraikina eskema hauen errepresentazio fisikoa izatea nahi da, funtzio askoz osatutako bolumen bakarra izanez.



Aukeratutako orubea maldan kokatzen da, eta baldintza hau gure eraikina antolatzeko baliabide bezala erabiliko da. Hau kontutan hartuz, hiru maila ezberdin sortu dira: landa lurrekin erlazio zuzenagoa duten biltegi eta fabrikak, tarteko zerbitzuak, eta herriarekin lotutako erabilera nagusiak. Maila bakoitzak funtzionamendu ezberdin bat izango du, beti ere bat bestearen baldintzapean egonez.

Bertako aurreesistentziak ere programaren barne hartzen dira, erabili gabeko eraikin bat suspertegiko informazio bulego bihurtuz.

















Maila hauen funtzionamendua eta erlazioa ebaketa teoriko baten bidez landu da, gero hau erabiliz proiektua garatzeko.



ERAKINAREN DESPIEZEA (kapak)



KAPEN AZALPENAK























    OINAK

Fabrika eta biltegia oso lotuta dauden bi elementu dira, horregatik solairu bakarrean eta bata bestearen jarraipen bezala planteatu da. Bertan lehengaiak egin beharreko ibilbide bat planteatzen da: kamioiak sartu eta deskargatu, lehengaia metatu, lehengaia fabrikaziora eraman, hau landu eta produktu bezala apaletan gorde, azkenik kamioietan kargatu arte. Hiru gune nagusi hauek lotura bertikalen bidez bereizten dira. 

Zerbitzuek solairua: erabilera nagusiei zerbitzatzeko espazioa, baita hauetara estalpean iristeko  ere. Bertan, goian ematen ez diren erabilera batzuk ere aurki daitezke (komunak, aldagelak, instalazio gela, parkina). Parkinak sarrera zuzena du ondoko bidetik eta plazaren zabalpen bezala ulertzen da, fatxadetan erabilitako tutuen bidez bereiziz, tutuen arteko tarteak muga edo pasabide izanik.

Herritik ikusiko den solairua, herriko jendearentzako erabileretarako ere pentsatua. Inguruko eraikinen itxura eta eskala kontutan hartu da. Azaldu bezala, inguruko ardatzen erantzuna nabari da.

Lehendik zegoen eraikinaren integrazioa ikus daiteke. Gure eraikineko suspertegiaren bolumena, jada badagoen eta bertako informazio puntu izango den eraikin honen jarraipen bezala planteatuz. Informazio puntu hau kanpotik etorriko den jendearentzako, batez ere ikastoletako umeentzako pentsatua dago, bertara iritsi eta egiten denari buruz azalpenak bertan ematen baitira.



    OIN OROKORRA

Itxura aldetik, informazio puntu den eraikin hau izango da herriarekin erlazio zuzenena izango duena. Horregatik, erabiltzen da bisitarientzako erreferentzi puntu bezala, baina aldi berean eraikin guztiaren barnean txertatuta dago.

   BANAKETAK



Erabilera nagusi guztietan altuera bikoitza proposatu da punturen baten, solairuen arteko erlazio zuzenagoa lortzeko. 

AUDITORIOA


Auditoriak altuera bikoitza dauka azalera osoan, sarreran izan ezik. Beste eraikinek baino altuera nabarmenagoa du. Kanpoko pabimentuaren ardatzak eragina dute eraikin barneko mugimenduetan ere. Auditoriora sarrera hiru fasetan ematen da: kanpo espazio estalia; hall itxia, beiratez inguratua kanpo espazio bat bezala ulertuz, bertako sorua kanpoko pabimentuaren jarraipena izanik; azkenik auditorio barnera heltzen da. Galeriatik zuzenean sartzeko ate bikoitza kokatu da baita ere.

Teknikariarentzako tarte txiki bat jarri da, bertara sarrera halletik egiten delarik.


IKASGELAK


Goiko solairuan gelak kokatzen dira. Pasiloak zehar ikasleentzako takillak jarri dira. Behe solairuan ordea, horma hau apalategi bihurtzen da, bertan kokatzen den ikasteko gunearentzako. Irakasleentzako gelatxo bat ere aurki daiteke bertan.



LABORATEGIA

Goiko solairuan ikasleak beraien praktikak burutuko dituzten bezala, behekoan jende profesionala arituko da inbesigazioan. Behean laborategi lanetan aritzeko mahai batzuk kokatzen dira alde batean, bestean ordea, kontsulta gunea egono zen ordenagailuekin, baita materiala gordetzeko lekua ere.



SUSPERTEGIA


Suspertegiaren goiko solairua jenteari irekiena da, bertatik egingo da animali gaixotuen harrera, eta azkenean, bertan kokatuko  da hauen sendatzeko gela. Behe solairuan zaintza gune kontrolatuago bat eta animalien elikadura prestatzeko gela bat daude, bertan arratoiak haziz.



TABERNA+JATETXEA+DENDA

Goian, herriarekin erlazio zuzenenean, denda eta taberna kokatzen dira. Dendatxoa apalategi txiki bat da azken finean sarreraren ondoan, produktu oinarrizkoenekin. Behekaldean jateko espazioa eta hau hornitzeko sukaldea daude. Gune hau norberak bere janaria eramateko ere izango da. Erabilera publiko bat izanik, bertako komun propia izango dute.



FABRIKAKO ADMINISTRAZIOA

Goiko solairua kanpotik datorren jendearentzako harrera lekua eta bilera gela kokatzen dira. Behean, berriz, bulegoak, artxibo gela daude. Bertatik fabrikaren funtzionamendua ikus daiteke, erlazio zuzena duelako, hau irekia baita beheko solairu honetara. 


ALDAGELAK ETA KOMUNAK


Hauek zerbitzuak izanik erdiko solairuan kokatuko dira, altuera bakarrarekin.




BILTEGI+FABRIKA
Aurretik azaldu bezala, hiru zona nagusiak bereiz daitezke.



    3D IRUDIAK










viernes, 30 de diciembre de 2011

P4_Aurre ematea

Proiektu honek, hasieratik, maldaren aprobetzamendua izan du oinarrietako bat. Orube maldatsu batek sortzen dituen arazoei aurre egin eta baliabide bilakatzea zen helburu. Horretarako, behin programa finkatuta, bolumenak sortzeko ezinezkoa ikusi genuen plantan edo ebaketatan lan egitea, orubearen sekzio jarraiak behar genituelako. Horregatik jo genuen maketara, lan tresna bezala hauek erabili ditugu gehien bat, bertan dagoen malda aztertu eta saiakera ezberdinak egiteko.
     




Malda honi moldatuz, hiru kota bereiztea erabaki dugu. 











Beheko kota, oinarria, lehengaiak jaso eta eraldatzeaz arduratzen da. Gunerik funtzionalena eta moldagarriena izan behar da, espazio zabal eta jarraiekin. Tarteko kotan zerbitzuak kokatzen dira, bi koten arteko lotura sortuz. Gainera kanpoko bolumen independienteen arteko lotura funtzioa betetzen du, erabilera guztiak batuz. Galeria estalia da eta denaren lotura puntua denez, eguraldi txarra egiten badu goiko kotatik joan beharrean, bertatik joan daitezke erabiltzaileak. Azkenik, goiko kota, herriarekin harreman zuzenean dagoena da, eta beraz, honen jarraipen bezala azaltzen dena, bolumen txikiagoekin, inguruko eskala mantenduz. Espazio publikoaren jarraipen bezala ere ulertzen da. Funtzionalki, ikerkuntza kota bezala definitzen da, eta bertan kokatzen dira erabilera nagusiak. Herritik hurbilen herritarrentzat baliogarriak diren zerbitzuak kokatzen dira, taberna auditorioa eta informazio puntua besteak beste.

Aldi berean, orubeari kentzen zaion lur-azalera ahal den neurrian estalkian bueltatzen zaio, ikerkuntzarako gune bihurtuz, programaren parte izanik. Ondorioz, estalki berdea sortzen da, lurraren altzatze bezala ulertzen dena.









Hainbat saiakera egin ondoren, hurrengo ebaketa tipoa aukeratu genuen proiektua osatzeko abiapuntu bezala. Bertan, esan bezala, lehengaiak eta produktuak gordetzeko biltegia kokatzen da, fabrikarekin zuzenki lotua. Izan ere, bien arteko harremanak jarraia izan behar du. Fabrikak, bestalde, altuera gehiago hartzen du, erabilera aldetik beharrezkoa duelako, eta, era honetan, tarteko kotarekin lotzen da. Bertako galeriak, esan bezala, bolumenen arteko lotura estalia osatzen du, aldi berean, zerbitzuetarako sarrera emanez. Kota honetan kokatzen da, baita ere, langileentzako espazio publikoa edo barne plaza, galeriaren jarraipen bezala.
Erabilera nagusiek bi solairu dituzte, sarrera banarekin, beheko kotan, galeriak batzen dituen bitartean, goiko kotan bolumen independiente bezala agertzen dira. Inguruko eraikinekin erlazioa izango da hemen garrantzitsua, esan bezala. Herriarentzako zerbitzu bihurtzen diren taberna, auditorio eta suspertegiaren informazio zentrua ere bertan kokatzen dira, gure orubeari harrera eginez.
Kota guztiak lotuko dituen lotura bertikalen nukleo batek bolumen guztiak zeharkatzen ditu, zamak igotzeko nahiz igogailu funtzioa betez. Honekin batera eskailera osagarri bat kokatzen da.





















Malda lantzeaz gain, faktore ezberdinen arteko erlazioetan oinarritzen da proiektua. Hasieratik azaldu izan dira gure proiektua gauzatzen duten faktoreen –hegaztiak, lehengaiak, suspertegia, ikasleak, fabrika, ikerkuntza…- arteko erlazio ezberdinak, azkenean dena dagoelako lotua, osotasun baten parte dira, sare jarrai bat osatuz.
Erlazio hauek aztertuz, eskema teoriko bat osatu dugu, proiektuaren oinarri teoriko edo abstraktua osatzen duena. Sare hau, ondoren proiektua fisikoki gauzatzeko erabili da, eskema funtzional batean bilakatuz. Eskema hau da proiektu osoa egituratzen duena.


























Aurreko bi faktoreak –malda eta erlazioak- batuz, azal ezberdinetako emaitza honetara heldu gara, funtzio ezberdinen arteko loturak hurrengo mailetan sailkatuz.






                          


Beheko solairuko loturak galeria estaliaren bitartez egiten diren bezala, goiko bolumenak pabimentu batez lotzen dira, aldi berean lurraren partzelazio bat sortuz. Azkenean landalurretan gertatzen dena islatzen da hemen, partzelak herrien arteko loturek eta bideek sortzen dituzte. Partzela hauetan kokatzen dira gure esperimentazio-landaketak, hau da, ikerketa ezberdinek landutako produktu edo teknikak frogatzeko gunea.

Hauek dira, ondorioz, 3 solairuak:

0.solairua: biltegia eta fabrika hartzen dituen espazio jarraia, kamioientzako sarrera duena. Nukleo bertikalaz gain, fabrika eta honen administrazio bulegoa lotzeko eskailera bat kokatzen da.
1.solairua: bertara heltzen da sarrera nagusia, ardatza jarraituz, eskailera batzuen bitartez. Gainera kotxeen sarrera ere bertatik egiten da, parkinera. Erabilera nagusien behe solairuak eta bestelako zerbitzuak kokatzen dira solairu honetan. Fabrikarako sarrera bat ere kokatzen da pasilloan. Kaiolek 2 solairuko altuera izatean, galeriako argi-naturalaren sarrera nagusiak dira, eta hegaztien ikuspegia eskeintzen dute, beirate batez banatua, zaratak eta usainak ekidituz. 

2.solairua: herriaren kotan kokatzen dena, hainbatetan esan bezala, bolumen soltez osatzen da, haien arteko pabimentuek partzelazioa eragiten dutelarik. Kaiolak hemen irekiak daude. 

Herriaren ikuspegi bateratuan ikusten da proiektuaren eta herriaren arteko erlazioa. Esan behar da gaur egungo errepideren bat zabaldu beharko dela kamioien ibilera baimentzeko. 


Ebaketa hauetan ikus daiteke osotasunean funtzionamendua. Eskema orokorraren antza mantentzen du, beti ere aldaketa batzuk jasan dituelarik.









Kota aldaketak eta erabileren arteko ezberdintasuna kanpotik nabarmentzea nahi izan dugu. Horregatik beheko kotan kokatzen diren biltegi eta fabrikak bolumen bakarra osatzen dute kanpora ateraz. Hau da sistemaren oinarria, bertatik sartzen baitira lehengaiak eta hori markatzea helburuetako bat izan da. Goian, zerbitzuen eta ikerkuntzaren kotak atzera eramaten dira, eta haien artean ere bereizketa bat ematen da: zerbitzuen kota estalia egonik, fatxada jarrai bat osatzen duen bitartean, goiko bolumen solteak hurruntasun ezberdinak hartzen dituzte, eta ez dute fatxada bakarra osatuko. Lehen aipatutako herri itxura hori hartzen du.


KAIOLA

Suspertegiko zaintzapean egon behar duten animaliak eraikinen arteko kaiola batzuetan kokatu dira, era honetan inguruko jendearekin harremana sortzen da, helburuetako bat izan dena. Hegaztiek beharrezkoa dute zati estali txiki bat kaiolaren barruan, bertan janaria kokatzeko, esate baterako, baita animaliak bertan egon ahal izateko ere. Hau kontutan izanda kaiolaren alde estalia zerbitzuen solairuan kokatuko zen eta galeriaren altuera bera izango zuen. Itxitura era berean adreiluzkoa itabikez egingo zen zati honetan. 



Estali gabeko gunea kaiola bat da altuera bikoitza hartzen duena. Kaiola izateak galeriarako luzernario funtzioa egitea ahalbidetzen du. Kontutan izan behar da, hala ere, guztiz irekia balitz euria sartuko zela zerbitzuen solairura. Horregatik, kota honetan, beirazko tapa bat jartzen zaio kaiolari. Honekin, era berean, animaliek egindako zaratak eta hauen usainak gutxituko genituzke galerian, beti ere hauek ikustea ahalbidetuz erabiltzaileari.

Suspertegiko langile eta ikasleei sarrera ahalbidetu behar zaie kaioletara. Sarrera gune estalitik egingo da. Galeriatik lehenego sarrera dago, baina gero animaliek ihes ez egiteko bigarren sarrera bat kokatzen da, kaiolaren material berekoa. Horrela, langile zein ikasleak sartzean beste gelatxo txiki batera sartzen da eta hortik animaliengana doa, eta animaliren bat atetik kanpora irteten bada ez da galeriara pasatuko lehenengo sarrera itxia egongo delako dagoeneko.

Gune estalia eta estaligabea batzen diren aldean ezik, beste 3 aurpegietan kaiola beiraz estalia egongo da beheko solairuan, lehen azaldu bezala. Laugarren aurpegian ez da beiraterik behar kaiola izaten jarraitzen duelako. Beraz kaiola zuzenean forjatuari pegatua egongo zen, zati hori bertan eusten delarik.
LOTURA BERTIKALAK

Lotura bertikalaren barruak eskailera eta igogailu handi bat sartu ditugu, lehengaiak igo behar badira, baita jendearen batetik besterako mugimenduak ahalbidetzeko beste modu bat bezala ere.

Igogaialuaren kaxa hormigoizkoa izango da eta eskilara eusteko egitura lanak egingo ditu. Beraz hori guztiz itxia izango da. 3 sarrera izango ditu, bat kota bakoitzeko: biltegia, galeria eta esperimentazio gunea.
Eskailera, ordea, aireztatuta egongo da. Kaiolen material berdinarekin egingo da itxitura. Horrela, beste argi sarrera bat lortzeaz gain, jaisten zoazen bitartean inguruan ematen ari dena ikusi ahal da. Estalkia, bestea ez bezala, itxia izango da euria ez sartzeko.




OHARRA: duda batzuk izan ditugu. Ehu-ko korreora bialdu zaizkizu.








lunes, 7 de noviembre de 2011

PROGRAMAREN ZEHAZTASUNAK


PROGRAMA
Gure programa 3 puntu ezberdinetan oinarritzen da:
· Animalien suspertegi zentrua (gehien bat hegaztiak)
· Nekazaritza lehengaiaren dibertsifikazioa eta produkzioa
·  Ikasketa zentrua (FP)
Hiru hauen arteko hartu eman bat sortzen da, erlazio zuzen bat sortuz beraien artean. Ideia hauen arteko erlazioa hauen baitan dauden azpi-elementuak  lotuz lortzen da.

GUNEAK
Programa hau ingurura eramateko Martiodako zenbait gune bereiztu ditugu beraien ezaugarriak aztertuz, horrela lanerako bi gune hautatu ditugu.

ERAIKINA
Aurretik azaldutako funtzioek bolumen bat behar izango dute eta funtzioek duten erlazio hori bolumenen artean ere emango da.