Proiektu honetako lehenego ideia eta gero, aldaketak izan dira nagusi, ez zuelako nik benetan garrantzia eman nahi nion horri erreferentzia egiten.
Dagoena errespetatu edo berari garrantzia ematea zen helburua. Horregatik, lehenengo pentsatu nuena eraikinak erdian kokatzea zen, medianeriak ukitu gabe, hauek errespetatuz. Baina, azkenean, medianeri eta aktuazio horren artean zona estu eta erresidualak geratzen dira, inongo erabilerarik gabe, pasozko gunea bi aldeetan, inora ez daramatenak.
Gainera, berdegunea dagoen horretan utzita ere erabilera ezberdinaren adierazgarri da. Azkenean, alde zaharrean dagoena etxebizitza da, beheko komertzioak kenduta. Baina dana dago okupatuta. Horregatik espazio ireki eta ezberdina da helburua.
Jada badagoena, gainera, finkoa da, ez aldakorra. Eta gure kasuan ezinezkoa da betiereko espazioa aldaezinekin nahi den guztia sartzea.
Guzti honengatik, aktuazioa altuera batera altzatzea, eta medianeriek berebiziko garrantzia hartzeko, erabilerak eta komunikazio bertikalak bertan eustea eta bertatik ateratzea proposatzen da.
Hasiera batean kuboak etorri zitzaizkidan burura. Medianerietatik irteten diren kuboak.
Baina kuboa esatean espazio itzi batetaz ari gara azkenean. Luzatu arren beti berdin geratuko den eremu bat, guztiz mugatua. Honen apurketak plano aksortzen ditu eta hauetaz baliatu naiz. Azkenean planoak erabiliz itxitura bezala errezagoa da espazio ezberdinak sortzea.
Planoa, gainera irristagarria izango da eta beste medianerarte zabaltzen da, bertan 13 metroko argia dela eta, enkantze txiki batzuek izango dituena beste apoio bat izateko eta hegalean ez geratzeko. 4 ataletan banatzen da korredera hori, beraz gehiago edo gutxiago zabal edo alda dezakezu nahi duzun espazioa.
Planoak kokatzeko orduan, medianeri biak, bata bestearen antonimoak izan beharko dira. Batean planoa dagoen lekuan, bestean hutsunea egongo da, hau datorrenean eusteko euskarriak bakarrik egongo dira gune horretan. Momenturen baten, derrigorrezkoa bada, plano bat egongo da ( beste zonetara irisgarritasuna ahalbidetzeko.
Horretarako sare bat planteatu nuen medianeri bietan eta bertan era egoki batean hasi nintzen planoak kokatzen, tamaina eta ezaugarri ezberdinetako espaziak sortzeko aukera ezberdinak ahalbidetuz, azken emaitzara iritsi arte.
Planoen kokapenen azken emaitza.
Hainbat espazio eta elementu berezi sortzen dira planoak zabaltzen direnean. Adibide bezala beheko hauek.
MAKETAREN ARGAZKIAK