sábado, 11 de febrero de 2012

Kutxilleria 28

Gasteiz inguruan orain dela bi mende sortutako herri txikietatik Arabako hiriburuko bihotzera egin dugu salto oraingoan.  Kaskoaren inguruan sortu ziren langile kaleetako batean kokatzen da landu beharreko eremutxoa. Txikia izan arren, gauza askotarako erabilgarria izatea da helburu. Horretarako leku guztiz ireki bat, edo ahalik eta jarraiena eta moldakorrena da, nire ustetan planteatu beharrekoa.

Barruan sartu beharreko gauzak asko badira ere eta hori nola soluzionati temati sartu behar bagara ere, ezin dugu alde batera utzi inguruan daukaguna. Esan bezala alde zaharrako kale batean, kutxilleria kalean eraizketa baten ondorioz geratutako zulo bat da. Beraz inguruan baditu inposatutako mugak, eta ez nolanahikoak gainera!


Albo bietara fatxada itxi eta gogorrak agertzen zaizkigu, 26 eta 30 zenbakietan kokatzen diren eraikinek sortuak. Hauek errespetatu beharrekoak dira nire ustez. Horregatik zer litzateke hobea? Eraikin berria horma hauetaraino iristea edo hauei errespetua erakusten egongo balitz bezala ukitu gabe geratzea? Gainera, kutxileria kalera ematen duen fatxada irekiena izan beharko da bertatik izango baita sarrera nagusia. Benetan beharrezkoa ahal da fatxada bat kokatzea? edo nahikoa da estalitako zona zabal bat sortzea edozein ekintza bereganatu dezakeena? Moduren batean, gustiz itxia ez bada ere nolabaiteko itxitura bat eman behar zaiola pentsatzen dut bertan egingo diren ekintza batzuk burutzen ari diren bitartean erabiltzailearen konforterako: haizearen korrontea gutxitzeko, argia mugatzeko, kaleko zaratak murrizteko... 
Atzekaldean lorategi-patio antzeko baten amaiera ikusten da gure eremuan bertan. Horri jarraipena edo ez ematea, eta emanez gero nola egin izango zen lehenengo galdera. Gainera lorategi horretara, kota diferentzi bat ageri da. 

Oraindik ez daukat ideia garbirik lanari ekiteko, baina gorako sortutako galdera horiek izango dira abiapuntu lanean hasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario