Mapa kontzeptuala osatzeko helburuarekin proiektura hurbilduko gaituzten aztergai batzuk aukeratu ditugu. Hauen gaineko hausnarketaren bidez, gure ideie bide emango dion informazio eta jakintza lortzea espero da.
Ikertuko ditugun puntuak honako hauek dira:
- PROGRAMA : proposatutako programaren gaineko hausnarketa bat, hauetako bakoitzak eskaini dezakeena zer eta nolakoa den ikusi eta hauen artean aukeraketa bat egin, batzuk bastertuz eta beste batzuk gure ikuspuntutik jorratuz.
- KOKAPENA : inguru historikoa, topografia, hiri bilbea... aztertzea beharrezkoak dira ezartzeko modu egoki baterako leku estrategiko baten gaudela kontutan hartuz.
- ESPAZIO PUBLIKOA : proiektu honen bidez espazio publikoa eta honen inguruko jarduerak landu nahi dira, beraaz honen inguruko ikerketa bat egitera ere beharrezkoa iruditzen zaigu.
- HIRI ZENTRUAREN ADIBIDEAK : jakinik Gasteizen puntu zentrikoenean gaudela, historian zehar eman diren arazo bertzuei nolako soluzioak eman zaizkien aurkitu eta ikertzea.
- JENDEA : bertako jendearentzako proiektu bat denez, hauek eguneroko bizitzan espazio publikoan duten jarrera ezagutzea beharrezkoa da.
Banaka aztertu beharreko puntuak badira ere, azken finean beraien arteko lotura argi bat ikusten da eta helburua hauen bidez abiapuntu izango den mapa bat lortzea da helburu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario