Lehenagoko hausnarketan ikututako bi gairi eman diet garrantzia idea nagusia sortzerako orduan. Azkenean, gure orubearen eta honen inguruan dagoenari errespetua zor zaiola pentsatzen dut, horregatik ondoko bi medianeriak ahalik eta gutxien ukitzea da nire helburuetako bat. Gainera, orubeak berak, kutxileria kalean berdegune bezala agertzeak (dagoen bezala) interesgarria iruditzen zait. Horrek, bertan zerbait ezberdina dagoela adierazten du.
Berdegune bezala izte horrek gauza ireki bat izatera bultzatzen nau, beraz, ez da fatxadarik behar eremuaren mugak zehazteko. Baina erabilera ezberdin bakoitzak azalera jakin bat eskatzen du, batzutan itxia, besteetan irekia. Horrela bada, kubo batzuk proposatzen ditut, tamaina ezberdinetakoak. Honek goian kokatuko den egitura batetik eskegita joango dira, bakoitza altuera ezberdin batetara, beraien artean ibilbide bat sortzen duten aldapa batzuk egonez. Sentsazioz, guztiz mugikorra eta aldakorra den zerbait ematen badu ere, finkoa izango da aldapen ondorioz, hauek ezin direlako ez luzatu ez txikitu. Kuboak kokatzerako orduan handiena izango da erreferentzi puntua. Bertan ekitaldi nagusienak edo jente gehienaren arreta deituko dutenak egingo dira, eta aipatutako aldapa hauek (honen inguruan kokatuak) grada funtzioa egin dezakete, baita beste kubo txikiagoak ere. Kuboak 5 pareta finko izatea proposatzen ditut ideia printzipal bezala: bat guztiz ireki daitekeena izatea, eta momenturen batean, eguraldia dela eta edo pribazitate nahiagatik itxi daitekeena.
Zirkulazioa sortzen duten aldapa horiekin etxeen arteko patio horretako kota desberdintasunari aurre egin eta hau ere kalearekin komunika daitekeela pentsatzen dut.
Ideiaren irudiak dira hauek, oraindik kuboen kokapenaren eta hauen tamainaren hausnarketa egin gabe.
ebaketa
oina
Aipatzen dituzun 2 ideiak: medianerei "balioa" eman eta berdegunea errespetatu. Kutxa desberdinak eskegiz, lortzen al da? Ez al da soluzio inmediatoegia? Bestalde, ariketaren gai nagusiari erantzun bat eman beharra daukazu: nola egiten dira espazio balioanitzak eta aldakorrak?
ResponderEliminar