ESPAZIOEN ANTOLAKETA
Elementu eta ezaugarri ezberdinak aztertuz, programa kokatu eta antolatu da gure eremuan. Lehendik aipatutako Gasteizeko alde zaharraren bide nagusiaren trazaduraren presentzia mantendu nahi da. Bestalde, foko batzuk sortzen dira faktore ezberdinen arabera, gunea antolatuko dutenak eta gure espazioa artikulatuko dutenak ibilbideak sortuz: espazio publikoa.
LIBURUTEGIA
Liburutegiak, liburu biltegi funtzioa izango duenak, kanpoan gertatu bezala, harreman bisualetan oinarrituko da, baita ibilbide jarraietan ere. Era honetan mailaketa bat sortzen da, apalen inguruan, espazio osoaren ikuspegi bateratua lortuz.
Bestalde, bolumena bera, itxia izango da. Kalearekiko harremana ikasteko eta tailerrak garatzeko lokalen bidezkoa izango da, bolumena zeharkatuko duten argi putzuak bezala. Lokalak, beraz, bertako jarduerak osatzeko plazekin lotuak egongo dira, eta baita liburutegiarekin.
UR- DEPOSITOA
Garai bateko ur-depositoa zenaren izaera berreskuratzeko asmoz, igerilekua honekin harreman zuzenean kokatzen da. Gaur egungo erakusketa espazioa mantendu egiten da; kasuren batean urak depositoaren altuera osoa hartzen du, beirate batez inguratua, era honetan aisia eta erakusketak bat eginik.
Depositorako sarrera osatzeko, bestalde, bi aukera posible ikusi ditugu, inguruan gertatzen denaren arabera: lurraren mailan sortu eta depositoa zeharkatzen duen pasarela baten bidez, gero estalkira edo erakusketara bide emango duena; edo depresioaren bidez, kalea erakusketaren mailara jeitsiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario