lunes, 9 de abril de 2012

PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK

PROGRAMA

Programa lantzeko, erabilera bakoitza bere aldetik hartu eta gaur egun dituen ezaugarriak aztertu genituen, emaitza orokor batera heltzeko. Bakoitzak indibidualki funtzionatzen du leku itxi batean, espazio hori ekintza horretarako bakarrik baliagarri eginez. 




Proiektu honetan banakotasun hau ezinezkoa dela ikusi dugu eta erabilera hauek ze beste faktore edo ezaugarri dituzten aztertzea erabaki dugu.





Ikusten da, erabilera ezberdin guzti hauek modu ireki batean eman daitezkela, beste ekintza ezberdin batzuekin nahastuz eta harreman bat sortuz. Modu honetan egin nahi bada espazio publikoak berebiziko garrantzia hartzen du. Gainera, espazio publikoak dituen ezaugarriak egokiak dira kultura eta aisialdi eremu bati aurre egiteko.


Eskema hauek batzean bien arteko erlazio estua antzematen da, eta lotura eta erabiltzeko modu berriak sor daitezkeela.

Espazio hauen arteko banaketa kota aldaketen bidezkoa izango litzateke, harmailak baliatuz kasu askotan. Horrela, koten arteko harreman bisuala lortzen dugu, espazioen jarraitasun bat lortzen da, eta banatzailea izateaz gain esertzeko gune ezberdinak sortzen dira, kalearen eta plazaren arteko mugak ezabatuz.





Espazio ezberdin horien artean, kota aldaketak banatzaile bezala funtzionatu arren, beti dago lotura bat eta batetik bestera pasatzeko aukera egongo da ibilbide jarrai bat osatuz.


Ideiaren ebaketa orokor bat honako hau izango zen. Momentu berean, inongo arazo edo oztoporik gabe hainbat ekintza ezberdin egin daitezkeela ikusten da bertan.
Estalki batek gune hauetako zenbait zati babestuko luke, zuloen eta kota saltoen bidez argiztapen eta aireztapen kontrolatu bat lortuz. Altuera ezberdin hauek, gainera espazio aniztasuna aberastuko luke. 



Aipatu bezala, espazio jarraitasuna harreman bisualen bidez indartzea helburu nagusi bat da. 


Orain ideia hau gure orubera ekarri behar da eta honek erakusten dizkigun ezaugarriekin bat egitea da helburua. 



LEKUA









Emandako orubea dugu honako hau. Berez plaza itxura hartzen duen orube zati bat, baina horren izaera izatera iritsi ez dena. Gasteizeko alde zaharreko tontorrean aurkitzen gara, gorengo puntuan. Gainera gure orubea bi kalek inguratzen dute, hauetako batek berebiziko garrantzia duelarik Birjina Zuriaren plaza eta Gasteizko katedrala lotzen baititu. Kale honen ezaugarriez baliatu eta gure obuera ekarri nahi dugu.





Bestalde, tontor honetara iristeko zein bide erabiltzen diren ikertu eta honako hirurak ikusi ditugu. Birjina zuritik datorrenak du indar gehien. Kokapena dela eta, badakigu herritarra zein bisitaria erruz joango dela zona honetara, beraz ez dugu ezer deigarria egin behar, baizik eta bertara iritsi eta norbanakoa ez defraudatzea da helburua.












Emandako eremua, Gasteizeko alde zaharra bezala, ekipamendu kulturalez inguraturik dago: kirol kantxa, Gaztetxea, Jauregia… Guk proposatu nahi duguna kultura eta aisi gune handia izanik inguruan eta hain gertu kokatutako eraikin hauek proiektuan zerikusia izatea ezinbestekoa da. Horregatik, gure aktuazio eremua handitu egiten dugu.









Beraz, bideari garrantzia emanez eta eremua handituz honela ikusten dugu guk aktuazio gunea. Bide horrek garrantzia izatea nahi dugu proiektuaren barruan ere, eremu gehienak bertatik sortuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario